Nafarroan baratze guztietara joan ahal izatea eskatuz kanpaina abiatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 24a, 09:02

Baratze guztiak landu ahal izateko ekimena abiatu dute Nafarroan hamabi eragilek.

Nafarroako hamabi elkartek sinadura bilketa abiatu dute, Nafarroako Gobernu Ordezkariari eskatzeko «berariaz eta interpretazio posiblerik gabe, utzi ditzala autokontsumorako elikagaiak ekoiztera bideratutako baratzeetan egiten diren jarduera guztiak». Salatu dutenez, erkidego bakoitzean Gobernuaren ordezkaritza interpretazio ezberdina egiten ari da 463/2020 Errrege Dekretuari buruz, eta Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria egiten ari den interpretazioa «murriztailea eta bertze erkidego batzuetan egiten den interpretaziotik desberdina» da.

Hamabi eragilek eskatu diote Nafarroako Gobernu Ordezkaritzari «berariaz eta interpretazio posiblerik gabe, utzi ditzala autokontsumorako elikagaiak ekoiztera bideratutako baratzeetan egiten diren jarduera guztiak». Autokontsumorako baratzeen alde planto egitea proposatu dute, mezu hau zabalduz: «Nafarroak bere baratzetik jan nahi du».

Zabaldu duten adierazpenean azaldu dute erkidego bakoitzean Gobernuaren ordezkaritza interpretazio ezberdina egiten ari dela 463/2020 Errrege Dekretuari buruz, eta Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria egiten ari den interpretazioa "murriztailea eta beste erkidego batzuetan egiten den interpretaziotik desberdina" dela.

 

Eskaera egin duten eragileak

Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (NNPEK), Ekologistak Martxan, EHNE Nafarroa, Nafarroako Hazien Sarea, Greenpeace, REAS Nafarroa (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Mugarik Gabe Nafarroa, Mundubat, Arrea, Helianto, La Fertilidad de la Tierra eta Intervegas.

 

Erakundeen sinadura bilketa abiatu dute

Eskaera honekin bat egiten duten erakundeek (kolektibo, elkarte, udal...) hemen eman dezakete sinadura. Apirilaren 29an bidaliko dizkiote jaso dituzten sinadura guztiak Nafarroako Ordezkaritzari.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun