Asfaltatze-lanetan ariko dira ortzegunean eta ortziralean Sunbilla eta Mugairi artean eta Baztanen Aintzialde eta Ariztegi auzoetan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 22a, 17:00

Sunbilla eta Mugairi arteko zatian ortzegunean eta ortziralean ariko dira lanean. Ordutegia: 07:30 - 18:00.

N-121A errepidearen Sunbilla eta Mugairi arteko zatian bi egunez ariko dira lanean, ortzegunean eta ortziralean. Baztanen, Gartzaingo Etxerri-Ariztegi zatia ortzegunean eginen dute, eta ortziralean Arizkungo Aintzialde auzoako errepidea asfaltatuko dute.

Apirilaren 23an, ortzegunean, Gartzaingo Etxerritik Ariztegira doan errepidean (NA-2595  errepidea) eta Mugairi eta Sunbilla tartean arituko dira asfaltatze lanetan. Ariztegiko errepidearen kasuan, itxi eginen dute 07:30etik 13.00ak arte. Hortaz, auzotarrek ordezko bideren bat erabili beharko dute.

Apirilaren 24an, ortziralean, N-121A errepidean Sunbilla-Mugairi tartean segituko dute zolaberritze lanetan, eta aldi berean NA-2602 errepidean ere, Arizkungo Aintzialde auzoan. Kasu honetan, pasabidea itxi eginen dute 09:00etatik 18:00etara, eta auzotarrek ordezko bideak erabili beharko dituzte.

N-121A errepidean Sunbilla eta Mugairi arteko zatian lanean ariko diren bi egunetan, ortzegunean eta ortziralean, 07:30ean hasiko dira eta 18:00ak aldera akituko dute. Tarteka auto ilarak sortzea aurreikusten dute eta, horregatik, «lasaitasuna eta bidaiatu behar duenari garaiz ateratzea» eskatzen diote.

Obrak Nafarroako Herri-lan eta Azpiegitura departamentuak sustatzen ditu, Mugairiko zainketa zerbitzuaren bitartez, eta Construcciones Mariezcurrena enpresak egiten ditu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun