Aurtengo apirilaren 23ko kanpainak izaera “bereziagoa” du bertze urteekin alderatuta, aipatu hiru urteurrenak ospatzeko jardueren abiapuntua izan behar baitzuen, eta ekitaldi horiek aurrerago garatuko dira.“Territorio libro, territorio libre / Liburu eremua, eremu librea” goiburuarekin, liburutegiek Liburuaren Eguneko proposamena sare sozial eta Internetera egokitu dute. Modu horretan, Kixoteren irakurketa tradizionala, Ateneok antolatutakoa eta Liburutegien Sareak ere duela urte batzuk horrekin bat eginda, oraingoan birtuala izanen da, web orrialdean argitaratuko baita Komunitateko kultura, ikerketa, arteak eta liburutegiekin loturiko berrogei bat pertsonaren irakurketak jasotzen dituen bideoa.
Horrez gain, “Vadecuentum” izeneko jarduera antolatu da; hau da, ipuin birtualen saioa. Narrazioko hamar profesionalek ipuinak interpretatzen dituzten haurrentzat eta ez hain haurrentzat. Proiektu honetan, Marisa Serranoren koordinaziopean, honako hauek hartzen dute parte: Birjiñe Albira, Sergio de Andrés, Leire Arraiza, Inés Bengoa, Patricia Enériz, Maider Galarza, Inma Gurrea, Virginia Moriones, Belén Otxotorena eta Sergio Salinas. Nafarroako gainerako liburutegi publikoek ere beren ospakizun-ekintzak antolatu dituzte.
Jarduera "konfinatuen" arrakasta
Liburutegiak ixtera behartu zituzten konfinamendu-neurriak dekretatu ziren unetik, Nafarroako Liburutegi Publikoak eta horietako langileak herritarrengana iristen ahalegindu dira zerbitzu digitalen bitartez. Irakurketa eta kultura hedatzeko lan hori zenbakiek berretsi dute, eta Liburutegien Zerbitzua "oso gustura" dago zerbitzu birtualen erabilera eta erabiltzaile kopuruak gora egiteaz gain, kasu batzuetan, hiru edo lau aldiz biderkatu direlako.
Hilabete bakar batean, 1.400 pertsona baino gehiagok eskatu dute liburutegien txartel birtuala edo sartzeko pasahitza. Erreminta horri esker, bideoak, aldizkariak eta liburuak ikusteko plataformetara sar daiteke. Halaber, arrakasta handia izan du Nafarroako Liburutegiak baliabide, biltzar, hitzaldi, erakusketa, kontakizun eta bestelako jardueretara web orrialdearen eta kasu honetarako sortutako plataformaren bidez sartzeko garatutako ekimenak. Egunero hitzaldi berri bat eskaintzen da; era horretan, orain arte 20 hitzaldi baino gehiago eskaini dituzte zientzia eta kultura munduko pertsonaia hauek: Josep Ramoneda, Daniel Innerarity, Javier Armentia, José Ignacio López Goñi edo Joaquín Sevilla, bertzeak bertze. Horrez gain, App bat sortu da (BNA etxean), mailegu digitalaren zerbitzuetara eta albisteei eta jarduerei buruzko informaziora sartzeko aukerarekin edota Covid-19ari buruzko informazio praktikoa duen atalarekin. Aplikazioa Google Play-ean eskura dezakete Android terminalak dituzten erabiltzaileek. Era berean, arrakasta handia izan du Nafarroako Liburutegiak baliabide, biltzar, hitzaldi, erakusketa, kontakizun eta bestelako jardueretara web orrialdearen eta kasu honetarako sortutako plataformaren bidez sartzeko garatutako ekimenak. Egunero hitzaldi berri bat eskaintzen da; era horretan, orain arte 20 hitzaldi baino gehiago eskaini dituzte zientzia eta kultura munduko pertsonaia hauek: Josep Ramoneda, Daniel Innerarity, Javier Armentia, José Ignacio López Goñi edo Joaquín Sevilla, besteak beste.
Nafarroako Liburutegien Zerbitzuak eta Nafarroako Liburutegiak modu zentralizatuan sustatutako eta aurrean aipatutako ekimen horiez gain, nabarmendu behar da banaka eta euren baliabideekin liburutegiak denboraldi honetan ekimen ugari ari direla jorratzen; hau da, Liburuaren Egunaren astean gauzatzeko prestatzen ari direnak nahiz konfinamenduak irauten duen bitartean egiten joango direnak. Lan hori ezinezkoa litzateke liburutegietako langileen parte-hartzerik gabe, haien etxeetatik herritarrekin harremanetan egoten jarraitzen baitute posta elektronikoaren, web plataformaren, blogen eta sare sozialen bitartez.