'Konfinamenduko bertso saioa' gaurko Bertsoinkan

Xorroxin irratia 2020ko api. 23a, 14:30

Nafarroako Bertsozale elkarteak, Nafarroako 7 irrati euskaldunekin batera, 'Konfinamenduko bertso saioak' ekimena burutu du. Koronabirusaren harira, ohiko plaza etenda dago. Nafarroako bertsolariei plazak emateko asmoz, hainbat bertso saio antolatu dira Nafarroako 7 irratietan, tartean Xorroxin irratian. Gaurko Bertsoinka saioan, gurean, Joanes Ilarregi, Erika Lagoma, Endika Legarra, Mikel Lasarte, eta Oskar Saenz de Acedok eskainitako saioa emitituko dugu. Miel Mari Elosegi, Luzek egin ditu gai jartzaile lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun