Ezagutu gaitzazu! kanpaina abiatu du Baztan-Bidasoa Turismoa elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 22a, 20:00

Elkarteko kideak konfinamendu garaian egiten dituzten lanen bideoak zintzilikatzen ari dira sare sozialetan

Ezagutu gaitzazu! Horixe daBaztan-Bidasoa Turismo Elkarteak derrigorrezko etxeratze honetan abian jarri duen  kanpaina.

Zu ezin zara gu bisitatzera etorri, baina gu zure etxean sar gaitezke. Sare sozialak baliatuko ditugu gure kideak nortzuk diren eta konfinamendu egoera hau nola jasaten ari diren ezagutu dezazun. Zure baimenarekin…zure etxean sartuko gara!ª, diote oharrean.

Landetxeak, hotelak, kanpinak, jatetxeak, aktibitate eta zerbitzu enpresak… Denak itxita daude. Itxita bai baina ez geldirik, dagoeneko webgunean eta sare sozialen bidez hedatu dituzten bideoetan ikus daitekeenez. Egunero bideotxo bat zintzilikatuko dute beraien sare  sozialetan. «Leihotik begiratzerakoan mundua gelditu dela iduri badu ere, gure kideak lanean dabiltza buru-belarri itzulera prestatzen», diote Baztan-Bidasoa Turismoa Elkartetik eta horren erakusgarri dira kideek prestatu dituzten bideoak. Eskualdeak eskaintzen dituen aukera ugariak ezagutzeko bertze modu bat da, etxe barneko lana plazaratuz.

Beraien aktibitatea ezagutzeko sare sozialetan jarraitzeko aukera zabaldu dute eta elkartearen eta eskualdeko albisteak etxean jaso nahi izanez gero, eman izena beraien webguneko Newsletter-ean eta bi astetik behin beraien berri izanen duzu.

+ info

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun