Baztan eta Gure Txokoako futbol talde nagusiek maila mantendu dezakete

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 16a, 14:00
Proposamena onartuko balitz, Baztan futbol taldeak hirugarren mailan segitzeko aukera izanen luke hurrengo denboraldian ere.

Espainiako Futbol Federazioaren proposamenaren arabera, profesionalak ez diren kategoriatan ez litzateke jautsierarik izanen aurten

 

Koronabirusak eragindako osasun-larrialdiak arlo guztiei ukitzen die. Horietako bat da kirola. Futbolean, erraterako, denboraldia noiz eta nola bukatu edo dagoeneko bukatutzat ematea aztertzen ari dira, batez ere profesionalak ez diren kategoriatan. Espainiako Futbol Federazioaren proposamena da kategoria horietan konpetizioak bukatutzat ematea, maila jautsierarik ez izatea eta igoerak ate itxiarekin eta modu azkarrean jokatzea.

Proposamena egiaztatuko balitz, albiste ona izanen litzateke larri xamar zebiltzan eskualdeko talde batzuentzat. Izan ere, gaur gaurkoz, Nafarroako hirugarren mailan ari den Baztan eta Gipuzkoako Gorengoen mailan ari den Gure Txokoa jautsiera postuetan daude, baina, proposamenaren arabera, ez lirateke jautsiko. Igotzeko aukera duten taldeen artean, Beti Gazteko emakumeak daude, lesakarra lehenbizikoak baitira Gorengoen mailako igoera faseko beraien multzoan. Ikusi beharko zein den azken erabakia, baina oraingoz Nafarroako eta Gipuzkoako federazioek begi onez ikusten dute proposamena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun