Hautaketa-prozesuan, epaimahaiak egindako aukeraketaren ondotik, taldekideek lanarekin aitzinera egitea lortu dute eta bozketa-fasean daude dagoeneko. Apirilaren 15ean, atzo, ireki zuten botoa emateko epea eta apirilaren 28ra arte, hau da, hilabeteko hondarreko asteartera arte, hemen eman daiteke botoa. Pertsona berak egunero (egunean behin) eman dezake botoa.
Maketa bozkatuena eta epaimahaiak aukeraturiko bertze hiru finalera sailkatuko dira eta lau hautatuek Bilboko Kafe Antzokian joko dute zuzenean.