Apirilaren 12an Aberri Eguna Euskal Herria Batera ospatzeko deia egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 8a, 15:00

Ikurriña edo Nafarroako ikurra jartzeaz gain, minutuko ixilunea eta ‘Txoria Txori’ abestea proposatu dute hainbat eragilek

 

Aurtengo Aberri Eguna ezin dugu kalean egin, osasun larrialdia medio. Ezintasun horrek berak, ordea, aukera ematen digu euskal nazioaren eguna Euskal Herri osoan eta BATERA egindako keinu batekin ospatzeko eta, aldi berean, larrialdi honetan bizia galdu dutenak omentzeko, dolua adierazteko eta zaintzan dabiltzanei denon esker ona adierazteko. Honela, apirilaren 12an, igandean 12:30ean, hildakoen omenez minutuko ixialdia gorde ondotik, balkoi, leiho eta atarietatik Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ kantatzeko deia egin dute.

EUSKAL HERRIA BATERA.

Ekimenaren xehetasunak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun