BABESTUTAKO EDUKIA

Kontrabandisten Udaleku Ibiltaria eskainiko dute abuztuan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 6a, 14:00
Aiako Harria, Artikutza, Mendaur eta Leurtzako paraje ederraz gozatzeaz gain, erreka bainuan, zuhaitz parkean eta espeleologian ere trebatuko dira gazteak.

Oiartzundik Beintza-Labaienera joanen dira 14-17 urteko gazteak zazpi egunez, bertako aterpetxeetan, Arantzako Aterpen eta Mendaurko urtegian gauak eginez

XX. mendean kontrabandistek zeharkatutako bidexkatan oinarrituta, udaleku ibiltaria antolatu dute abuztuan Oiartzungo Arritxulok, Arantzako Aterpek eta Beintza-ORBELA aterpetxeek. Egitasmoak laugarren urtea beteko du eta Euskal Herri osoko gazteek parte hartzen dute.

Aiako Harria, Artikutza, Mendaur eta Leurtzako paraje ederraz gozatzeaz gain, erreka bainuan, zuhaitz parkean eta espeleologian ere trebatuko dira gazteak.

Ibilaldiak egunez eginen badituzte ere, “gau lana” nolakoa zen ezagutzeko, afal ondoko solasaldi bat izanen dute kontrabandoan aritutako protagonistekin.

Abuztuan bi txanda antolatu dute, gehienez 20 lagunekoak: abuztuaren 2-8 eta abuztuaren16-22. Prezioa: 285 euro.

+INFO: www.euskarazblaiudalekuak.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun