Erremontelarien kontratuak ez ditu berrituko Oriamendik

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 25a, 19:30
Egoera gainditutakoan, berriz ere erremonteari ekiteko asmoa azaldu du Oriamendik.

Alarma egoerak agindutakoa aplikatuz, ez da erremonte jaialdirik izanen asteotan Hernaniko Galarretan. Hau dela-eta, berriz ere jarduerarekin noiz hasiko diren jakin ezinik eta ERTEa egiteko baldintzarik betetzen ez duenez, erremontelarien kontratuak ez berritzea erabaki du Oriamendi enpresak. «Guztiontzako hain zaila den egoera hau gainditzen dugunean, berriz ere erremontearen jarduerara bueltatzea da Oriamendiren helburua», oharrean aipatu dutenez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun