COVID-19: info ofizialak eta aholku orokorrak

Zure elkartasunak ez du mugarik

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 23a, 18:53

Eskura duzun materiala Osasun Departamentuari eman nahi badiozu edota lagungarri izanen den ekimen bat baldin baduzu, begiratu hemen zein diren segitu behar dituzun pausuak

Osasun materiala emateko

Jo Lan Osasunaren Institutuaren egoitzara (Landaben Industrialdea, E eta F kaleak), FFP2 edo FFP3 motako maskara autoiragazleak, betaurrekoak, eskularruak eta maskara kirurgikoak emateko. 

Zalantzarik izanez gero, deitu 848 423 440 zenbakira.

 

Ekimenak eskaintzeko

Izena eman eta bidali zure proposamena www.navarramasvoluntaria.es/eu webgunera, ideiarik baduzu honako alorren batean: materialen diseinua, teknologiaren diseinua, 3D inpresioa, osasun-materiala, eta bururatzen zaizun beste edozein. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun