COVID-19: info ofizialak eta aholku orokorrak

Erosketak egiteko gomendioak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 22a, 04:00

  • Bakarrik eta haurrik gabe joan.
  • Arrisku taldekoa bazara, erosketak beste norbaitek egin ditzan saiatu.
  • Gutxienez metro bateko segurtasun-tartea utzi erakusmahaitik eta gainerako pertsonetatik.
  • Ez ukitu establezimenduko produktuak. Autozerbitzua ez bada, itxaron erabili eta botatzeko eskularruak dituen pertsonak arreta eman arte. 
  • Ez ukitu amankomuneko zonaldeak eta erakustokiak.
  • Eztula baduzu, ukondoaren barrualderantz egin eta posible bada dendatik at. 
  • Maiz garbitu eskuak ura eta xaboiarekin, dendara joan aurretik eta itzultzerakoan, dendan alkohol-banatzailerik ez badago. 
  • Txartelarekin ordaindu kontaktuak sahiesteko. 
  • Dendako langileen jarraibideei kasu egin eta kanpoan itxaron, hala eskatzen denean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun