- Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa besaurrearekin edo zapi batekin.
- Maiz garbitu eskuak ura eta xaboiarekin.
- Erosketak edo janaria eramaten duzunean, eskura eman dezakezu (ez da beharrezkoa lurrean uztea, ezta atzerako pausorik ematea ere). Bi pertsonen besoen distantzia nahikoa da metro batetik gorakoa bada.
- Galdetu ea ondo dauden ala laguntzarik behar duten, batez ere adinekoei.
- Ohiz kanpoko zerbait ikusten baduzu, jar zaitez harremanetan oinarrizko gizarte zerbitzuekin.
- Genero indarkeriaren premiazko egoerarik identifikatzen baduzu, deitu 112 zenbakira. Susmoak soilik badituz, 016 zenbakira.
- Mandatua amaitutakoan, garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin.