COVID-19: info ofizialak eta aholku orokorrak

Maskararik erabili behar dut?

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 22a, 08:00

Biztanleria osasuntsuak ez du maskararik behar.

Soilik COVID-19a duten pertsonek eramaten badute prebenitzen da transmisioa.

Kontuz! Gaizki erabiliz gero, arrisku handiagoa sor dezake. Honakoak dira, hain zuzen ere, neurri eraginkorrak:

  • Pertsonen arteko distantzia
  • Eskuak garbitzea

Gaixotasuna honela transmititzen da: eri dagoen pertsona baten arnas jariakinak zuzenean ukituz, sudur, begi edo ahoaren bidez. Ez dira airean geratzen!

Erabili maskarak behar bezala, behar dituztenek erabiltzeko aukera izan dezaten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun