COVID-19: info ofizialak eta aholku orokorrak

Bakartze eta berrogeialdirako gomendioak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 22a, 09:00

Ez atera etxetik 14 egunetan, honakoren bat bazara:

  • Baieztatutako gaixoa
  • Gaixo egon daitekeena
  • Baieztatutako kasuekin harreman estua izan duen pertsona

Gainera, gomendatzen da:

  • Ondo aireztatutako logela batean geratzea, atea ondo itxita.
  • Logelatik ahalik eta gutxien ateratzea, ezinbestekoa denean bakarrik. Ateratzean, jantzi maskara.
  • Zure komuna erabiltzea. Partekatua bada, lixibarekin desinfektatu.
  • Eskuak maiz garbitzea ura eta xaboiarekin. 
  • Gaixo ez dagoenak maskara janztea logelan sartzeko.
  • Etxeko gauzak ez partekatzea (ontziteria, izarak, mantak, etb.)
  • Sukalde-gainekoa eta komuna lixibaz garbitu, eta berrogeialdian dauden pertsonen hondakinak bereizita gorde.
  • Gaixotasunak okerrera egiten badu, osasun zentroarekin harremanetan jartzea, eta bere ordutegiz kanpo 112ra deitzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun