Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendaritza nagusiak martxoan 108,5 milioi euro ordaindu dizkie Toki Entitateei zerbitzuak eta funtzionamendua finantzatzeko. 108,5 milioi eurotik 95,6 Nafarroako Tributuetan Parte Hartzeko Funtsari dagozkion udal eta kontzejuei ordaindu zaizkie, transferentzia arrunten bidez, hau da, ohiko gastuak ordaintzeko. Bertze 12,7 milioi euro Iruñeko Udalari eman zaizkio Hiriburutza Gutun gisa, eta 213.000 euro Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, laguntza gisa.
Aurtengo lehenbiziko sihilekoari dagokiona martxoan ordaindu da eta bigarren ordainketa abuztuan egitea aurreikusten da. Horrekin, toki entitate bakoitzari dagozkion zenbatekoak erregularizatuko dira.
2020ko lehen sehilekoan onartutako transferentziak