#ETXETIK MUNDURA

Etxe txokotik mundura, zure artista-sena atera!

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 18a, 13:00

Egunero, 20:00etan, zuen sormenak plazaratuko ditu ERRAN.EUS webguneak

Etxetik mugitu ezin dugun egun hauetan, sormenerako joera izaten dute aunitzek… Denok baitugu artista bat gure baitan. Plaza, areto, kultur-etxe edo frontoien faltan, internetek eta erran.eus atariak eskaintzen dizu egunotan zure sormena plazaratzeko aukera. Ipuin-kontalari, antzezle, bertsolari, musikari, dantzari, malabarista, pailazo… berdin du zein den zure “espezialidadea”. Grabatu zure saioa (10 minutukoa gehienez) eta bidali watshapez 744 484361  zenbakira. Zuen laguntzarekin egunero, 20:00etan eskainiko dugu emanaldiren bat ERRAN.EUS webgunean, Etxe txokotik mundura atalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun