Ezkurra II.ak eta Zubirik Sagardoaren Txapelketako partida irabazi zuten Galarretan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 16a, 13:00
Sagardoaren Txapelketaren aurkezpena. Berriz abisatu arte itxi egin dute Galarreta pilotalekua eta bertan behera gelditu da txapelketa hau.

Larunbateko jaialdiaren ondotik Hernaniko pilotalekua itxi egin dute, berriz abisatu arte

COVID-19a dela eta asteburuko kirol ekitaldi gehienak bertan behera gelditu dira. Halere, larunbatean, erremonte jaialdia jokatu zen Hernaniko Galarretan. Sagardoaren Txapelketari dagokion partidan, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak (Larre-Gain) 40-39 irabazi zieten Goikoetxea V.a eta Aizpuru III.ari (Gurutzeta). Jaialdi honen ondotik, Galarreta pilotalekua itxi dute eta Sagardoaren Txapelketa ere bertan behera geldituko da, berriz abisatu arte.

Partida berdindua hasi zen, hamalaunako berdinketara arte. Gero, gorriak, Ezkurra II.a eta Zubiri aitzinetik jarri ziren, 23-15 eta 24-20, baina hogeitazazpinako berdinketaren ondotik, 30-37 aitzindu ziren gipuzkoarrak. Baina ez zuten etsi doneztebarrak eta goizuetarrak, eta 8-0ko partzialarekin 38-37 aitzindu ziren berriz. 38na eta 39nako berdinketen ondotik, azken tantoa Larre-Gaingo ordezkariek egin zuten, lau puntuak eskuratuz. Gurutxetakoek bi eskuratu dituzte.

 

Martxoaren 14ko emaitzak Galarretan

  1. Urrutia II-Arruarte, 35; Beñat-Garcés, 18
  2. Ezkurra II.a-Zubiri (Larre Gain, 40; Goikoetxea V-Aizpuru III.a (Gurutzeta), 39 SAGARDOAREN TXAPELKETA
  3. Zeberio II.a-Barrenetxea IV.a, 40; Urriza-Larrañaga, 27

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun