Nafarroako Herri Kirol Jokoen lehen jardunaldia jokatu dute Berriozarren

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 10a, 13:00
Igantziko taldea igandean Berriozarren. Proba konbinatuan lehenbizikoak izan ziren haur mailan eta hirugarrenak kimu mailan. Nafarroako Herri Kirol Jokoen finalak herrian izane dituzte aurten.

Proba konbinatuan Igantzi nagusitu da haur mailan, Basaburua bigarren kadete mailan eta Igantzi hirugarren kimu mailan

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako lehen jardunaldia jokatu zen martxoaren 8an Berriozarren. Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

KONBINATUKO SAILKAPENA

Kimu mailako Proba Konbinatuan bost multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

  1. Araxes A, 6:32
  2. Berriozar C, 6:42                  
  3. Igantzi, 6:46                 
  4. Andra Mari 4, 6:52  
  5. Andra Mari 6, 6:53
  6. Gainsol, 6:59
  7. Intsusburu, 7:03
  8. Artzanegi, 7:04
  9. Andra Mari 1, 7:05
  10. BRT Menditarrak, 7:06
  11. Andra Mari 7, 7:06
  12. Antsoain B, 7:18
  13. Andra Mari 5, 7:18
  14. Antsoain A, 7:20
  15. Berriozar A, 7:21
  16. Andra Mari 2, 7:28
  17. Araxes B, 7:31
  18. Berriozar B, 7:38
  19. Bargagain, 7:46
  20. Andra Mari 3, 7:53

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dite. Finala apirilaren 5ean jokatuko da Igantzin.

                                              

            

Haur mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

  1. Igantzi, 8:54
  2. Andra Mari 3, 9:07                  
  3. Antsoain A, 9:56                  
  4. Antsoain B, 9:57                  
  5. Berriozar, 10:31
  6. BRT Menditarrak, 10:36
  7. Andra Mari 2, 10:36
  8. Txantrea, 11:01
  9. Andra Mari 1, 11:09
  10. Iñigo Aritza, 11:48 

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dite. Finala apirilaren 5ean jokatuko da Igantzin.

 

Kadete mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

  1. Araxes, 9:44      
  2. Basaburua, 10:07                
  3. Andra Mari, 10:11                
  4. Berriozar, 10:32                
  5. BRT Menditarrak, 10:46
  6. Antsoain, 11:26
  7. Txantrea, 14:11

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dite. Finala apirilaren 5ean jokatuko da Igantzin.

Sokatiran ez da eskualdeko ordezkaririk aurten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun