Eskualdeko hainbat mendizalek parte hartu dute Lodosan egin den Ipar Martxaren I. proban

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 10a, 12:00

Igandean jokatu zen Ipar Martxaren lehenbiziko froga Lodosan, aldi berean, Nafarroako Kopa Txapelketarako puntuagarria zena. Eskualdeko ordezkaritza polita izan zen, eta horietako aunitz Ttuku-Ttuku Ipar Martxa taldearen izenean joan ziren. Batzuk froga puntuagarrian parte hartu zuten eta bertze batzuk ibilaldia egitera hurbildu ziren.

Txapelketan parte hartu zutenen artean, Jon Medrano Ruiz elizondoarra sailkapen orokorrean hirugarren gelditu zen (1.01.12ko denbora). Ramontxo Arandia Goldarazena beratarra seigarren sailkatu zen (1.03.25) eta Ainara Unanua gartzaindarra 43. (1.17.18). Emakumezkoen senior sailkapenean bigarrena izan zen Unanua.

Infantiletan ere fin ibili ziren eskualdekoak. Nesketan Ainara Zelaieta Aleman eta Olatz Goñi Medrano elizondoarrak bosgarren eta seigarren gelditu ziren. Mutiletan, berriz, Xuban Zelaieta Aleman elizondoarra lehenbizikoa izan zen eta Julen Zelaieta Aleman lehenbizikoa gazteak mailan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun