Mendialdeko eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte asteburuan

Ostiralean Goizuetan, larunbatean Lekunberrin eta igandean Leitzan, hamar kategorietako txapelak banatu dituzte

 

Mendialdeko binakako lehen pilota txapelketako finalak asteburuan jokatu dituzte, ostiralean Goizuetan, larunbatean Lekunberrin eta igandean Leitzan.

Mendialdeko binakako pilota txapelketaren lehendabiziko edizioak baditu txapeldunak. Ostiralean  Goizuetan jokatu zituzten lehendabiziko partidak. Bigarren mailako kimuen arteko lehian. X. Apezetxeak (Umore Ona) eta A. Ugartemendiak 18-15 irabazi zieten Aurrerako J.Olaizola eta H. Sagastibeltzari.

Segidan, kadete mailan, E.Elizegik (Umore Ona) eta E.Mateorenak (Aurrera) 22-19 irabazi zieten Larraungo L.Navarro eta A.Goldarazenari. 22 urtez azpikoetan, buruz buru, Umore Onako Aitor Aizkorbek 22-16 iranbazi zion Larraungo Galarzari.

 

Larunbatean Lekunberrin 

Lekunberriko frontoian larunbat arratsaldean, bigarren mailako benjaminetan Larraungo A. Azpiroz eta B.Legarrak  18-10 irabazi zieten Lehen mailako benjaminetan, Araxesko E. Satrustegik eta I. Sotilek 18-12 irabazi zieten Larraungo Lekuona eta Etxarriri. Hirugarren mailako kimuetan Larraungo Bildarraz eta Larretak 18-11 irabazi zieten Larraungo Izagirre eta Vianari. Gazte mailan, Larraungo Saralegik eta Ijurkok 22-15 irabazi zieten Aurrera-Tolosako Saralegi eta Larraungo Iriarteri.

 

Igandean Leitzan

Igande arratsaldean Leitzan borobildu zuten txapelketa. Lehen mailako kimuetan, Aurrerako Telletxeak eta Larraungo Olletak 18-7 irabazi zieten Aurrerako Erdozia eta Larraungo Ijurkori. Bigarren mailako haurren kategorian, Aurrerako bi bikoteren arteko final estuan, Lizarragak eta Baleztenak 18-17 irabazi zieten Arregi eta Loiarteri. Azkenik, lehen mailako finala ere aski gogorra izan zen eta Umore Onako Legarretak eta Aurrerako Sagastibeltzak 18-17 irabazi zieten Aurrerako Dorronsoro eta Larraungo Galartzari.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun