Baztandarra Txirrindulari Taldeak denboraldi honetako aurkezpena eginen du bihar Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 6a, 19:00

8 eta 16 urte bitarteko 64 haurrek osatzen dute Baztandarra Txirrindulari Taldea eta denboraldi honetako aurkezpena egiteko Urdazubiko Monasterioa aukeratu dute.

Baztan, Bera, Ituren eta Narbarteko haurrak biltzen dituen txirrindulari taldeak Urdazubiko Monasterioan egina du bihar hitzordua, 16:00etan. Miguel Indurainek babestuta, aurkezpenean adinaren arabera hainbat mailatan ari diren neska-mutikoak ezagutzeko aukera izanen da. Horrez gain, denboraldi honetako babesleak zein diren ere jakinaraziko dute eta aurtengo proben egutegia ere ezagutaraziko dute.

Aurkezpenaren ondotik zuzendaritzako kideei omenaldia eginen diete eta 17:30ean frontoian ginkana eginen dute. Ondotik jatekoa eta edatekoa eskainiko diete bildutakoei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun