N-121-A errepideaz ariko dira astearteko 'Ur Handitan' saioan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 6a, 11:44

Saioan errepide horretan istripua izan duten Joseba Lasa lesakarra eta Mila Altzugarai igantziarra agertuko dira, baita Mikel Manzano gaztearen senitartekoak ere.

Xabier Madariagak aurkeztutako saioan, Irun eta Iruñea elkartzen dituen N-121-A errepide beltzaren nondik norakoak aztertuko dituzte. Protagonisten artean, hainbat eskualdeko agertuko dira: 2014ko urtarrilaren 20an lanetik bueltan zetorrela Beran istripua izan zuen Joseba Lasa lesakarra, duela hainbat urte errepide horretan berean istripua izan zuen Mila Altzugarai igantziarra eta joan den urtarrilaren 11n Olaguen izandako auto istripuan zendu zen Mikel Manzano Altuna 21 urteko gaztearen senitartekoak.

Heldu den asteartean, martxoak 10, ETB1en izanen da ikusgai, 22:30ean hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun