Baztan-Bidasoko IV. Aukeren Azoka eginen dute asteburuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 6a, 10:00
Eskaintza bereziak aurkituko dituzte azokara bertaratzen direnek.

Martxoaren 7an eta 8an, Elizondoko pilotalekuan eginen den azoka berezian udazken-neguko salgai hondarrak jarriko dituzte salgai Doneztebe, Lesaka, Bera eta Elizondoko hemeretzi komertziok. Egun osoz, 10:00etatik 19:00etara egonen da zabalik azoka.

Denok Bat Elkarteak, Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak, Lesakako Zerbitzuen Elkarteak eta Larhun Haizpek antolatu dute azoka. Zehazki hauek izanen dira parte hartuko duten komertzioak: Agara kirolak, Amaya estetika zentroa, Arturo, Cosas de casa, Fantxike, Izeta, Kukuka haur arropa denda, Leiza etxetresnak, Martzutzak, Nafarpress liburudenda, Oinatz, Olatz oinetakoak, Ortzadar, Piko piko emakumezko moda, Virgilio oinetakoak, Xulufraia, Zague oinetakoak eta Zela kirolak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun