Igande honetan hasiko dira Nafarroako Herri Kirol Jokoak

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 11a, 18:30
Haur eta gaztetxoak herri kiroletan lehian ikusteko aukera izanen da berriz ere datozen bortz igandetan. Igantzin jokatuko dute laugarren jardunaldia apirilaren 3anñ

Igantzi, Basaburua Menditarrak eta Amaiur taldeen izenean eskualdeko bederatzi taldek parte hartuko dute kimuen, haurren eta kadeteen kategorietan. Gehienek proba konbinatuetan eman dute izena, baina sokatiran ere ariko da Txantrea-Amaiur taldea kadete mailan. Igandeko lehenbiziko jardunaldia Antsoainen jokatuko dute, 10:30ean hasita.

Bortz jardunaldi izanen dituzte aurtengo Nafarroako Herri Kirol Jokoetan. Hain zuzen, igandean, martxoak 13an, Antsoainen izanen dute lehenbizikoa, 10:30etik aitzinera; martxoaren 20an Etxarri Aranatzen, martxoaren 27an Altsasun, apirilaren 3an Igantzin (kadete mailakoen azken jardunaldia) etra apirilaren 10ean Betelun (kimu eta haur mailakoen finalak) jokatuko dituzte

Eskualdeko taldeei dagokienez, Igantzik lau talde aurkeztu ditu –bi kimu mailako proba konbinatua eta bana haur eta kadete mailako proba konbinatuan–, Menditarrak taldeak hiru –kimuetan, haurretan eta kadeteetan proba konbinatuan, azken kategoria honetan Amaiurrekin batera– eta Amaiurrek Txantrearekin batera kadete mailako sokatiran ere taldea aurkeztu du.

KIMUAK (2010-2011) HAURRAK (2008-2009) KADETEAK (2006-2007)
KONBINATUA KONBINATUA SOKATIRA KONBINATUA SOKATIRA
Andra Mari 1 Andra Mari 1 Andra Mari 1 Andra Mari Andra Mari
Andra Mari 2 Andra Mari 2 Andra Mari 2    
Andra Mari 3        
Andra Mari 4        
Andra Mari 5        
Antsoain A Antsoain Antsoain Antsoain Antsoain
Antsoain B     Antsoain-Txantrea  
Antsoain C        
Antsoain D        
Antsoain E        
Antsoain F        
Araxes Araxes Araxes    
Basaburua        
Berriozar A Berriozar Berriozar Berriozar Berriozar
Berriozar B        
Igantzi A
Igantzi   Igantzi  
Igantzi B        
Iñigo Aritza 1       Iñigo Aritza 1
Iñigo Aritza 2       Iñigo Aritza 2
Iñigo Aritza 3        
Menditarrak Menditarrak   Menditarrak-Amaiur Txantrea-Amaiur

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun