Mendialdeko Binakako Pilota Txapelketako finalak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 5a, 20:00

Mendialdeko Binakako Pilota Txapelketako irabazleak asteburuan erabakiko dira. Ostiralean Goizuetan, larunbatean Lekunberrin eta igandean Leitzan jokatuko dituzte finalak.

Mendialdeko Binakako Pilota Txapelketaren lehendabiziko edizioak baditu finalistak. Ostiralean, 18:30ean hasita, Goizuetan jokatuko dira lehendabiziko partidak. Kimuen arteko lehia izanen da lehendabizikoa. Aurrerako J.Olaizolak eta H. Sagastibeltzak eta X. Apezetxeak (Umore Ona) eta A. Ugartemendiak (Aurrera) jokatuko dute lehendabiziko partida.

Segidan, kadeteek hartuko dute lekukoa. Larraungo L.Navarro eta A.Goldarazena  E.Elizegi (Umore Ona) eta E.Mantorenaren (Aurrera) kontra ariko dira. 22 urtez azpikoetan Larraungo I.Galarza eta Umore Onako A. Aizkorbe lehiatuko dira. 

Larunbatean Lekunberrin

Lekunberriko frontoian larunbatean, martxoaren 7an, 17:00etan hasiko dira partidak. Seniorretan Larraungo A. Azpiroz eta B.Legarrak  A.Goikoetxea eta E.Jaka izanen dituzte arerio. E. Satrustegi eta I.Sotil (Araxes) A. Lekuona eta O. Etxarriren (Larraun) aurka ariko dira. Kimuetan Larraungo J. Bildarraz eta E. Larreta eta Larraungo B. Izagirre eta G. Viana lehiatuko dira. Gazteen partidek itxiko dute arratsaldea: M. Saralegik eta A. Iriartek A. Saralegi eta H. Ijurkoren kontra jokatuko dute.

Igandean Leitzan

Igande arratsaldean Leitzan borobilduko dute txapelketa. Kimuak eta haurrak izanen dira eguneko protagonistak. X.Telletxea eta A. Olleta U.Erdozia eta E.Ijurkoren kontra ariko dira. Aurrerako J. Arregi eta A. Loyartek eta H. Lizarraga eta B.Baleztenak neurtuko dituzte beraien indarrak. Azkenik, I. Dorronsoro eta E. Galartzak O. Legarreta eta J. Sagastibeltzaren aurka jokatuko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun