Eskualdeko 66 emakume lasterkarik parte hartu dute Donostiako Lilatoian

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 3a, 15:00

Leitzako Goreti Sagastibeltza Arroki izan zen eskualdeko bizkorrena. Argazkian 3.521 dortsalarekin. Argazkia: Festak.com

6.000 emakume inguru lasterka. Donostiako kaleak kolore morez eta berdintasunaren aldeko aldarriz beteta. Horixe izan zen igandean Donostiako Lilatoiak utzi zuen irudia. Inoizko ediziorik jendetsuena izan zen eta tartean izan ziren eskualdeko hainbat lasterkari. Leitza, Areso, Goizueta, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako  66 emakumek osatu zuten 5 kilometroko ibilbidea. Horietatik bizkorrena Leitzako Goreti Sagastibeltza Arroki izan zen; hamargarren sartu zen helmugara (0.19.24).

Leitzako hamabost lasterkarik parte hartu zuten: Goreti Sagastibeltza Arrokik, Haizea Azpiroz Alkozek, Lierni Ezkurra Mariezkurrenak, Irantzu Etxeberria Telletxeak, Estitxu Lertxundi Beñaranek, Lorea Sagastibeltza Zabaletak, Ixiar Murtuberria Arregik, Miren Otermin Gaztañagak, Leire Sagastibeltza Arrokik, Ione Gorostarzu Etxebestek, Mari Carmen Arregi Zabaleta, Nekane Zabaleta Aranburuk, Saioa Mujika Agirrek, Anabel Urkiola Etxegiak eta Nora Perez Zurutuzak.

Aresoko sei herritar izan ziren Donostian lasterka aritu zirenak: Inma Iturralde Barrutia, Alaitz Olano Marzol, Oihana Nieto Caballero, Itziar Nazar Nieto, Rosa de la Nava Martinez eta Maider Barandarain Sorabilla.

Goizuetako hiru: Maialen Apezetxea Larrarte, Larraitz Mendizuri Arbelaitz eta Garbiñe Makatzaga Otxandorena. 

Bortzirietatik ere ordezkaritza zabala izan zen. Hamaika beratarrek osatu zuten bost kilometroko ibilbidea: Leire Telletxea Martiarenak, Irune Alacid Ortegok, Ainhoa Prieto Martinezek, Sara Sarobe Peñak, Nahia Fagoaga Morenok, Ane Fagoaga Morenok, Izaskun Rekarte Bengoetxeak, Ane Elzaurdia Mentaberrik, Eneritz Rekarte Bengoetxeak, Marian Musgo Domingezek eta Leire Izquierdo Agirrek. Lesakako Rakel Deskarga Oiartzabalek eta Maite Erro Garciak eta Etxalarko lauk: Angela Irisarri Elizagoienek, Lorea Arangoa Sanzberrok, Maite Olaetxea Indaburuk eta Amaia Elizalde Indaburu.

Baztandik, Gartzain izan zen ordezkari gehien izan zituen herria. Zortzi herritarrek igaro zuten helmugako marra: Ana Danboriena Sarrateak, Maite Etxenike Irungaraik, Nekane Oharriz Petrirenak, Lurdes Mendiburu Bidartek, Itxaso Barriola Goñik, Kattalin Arraztoa Garbalenak eta Izaskun Garbalena Goñik. Elizondoko Yune Murua Gonzalez, Amaia Astiz Izeta, Maialen Olaetxea Indaburu eta Itziar Etxeberria Oskaritz ere bertan izan ziren baita Narbarteko Miren Juanotena Aranbillet eta Amaiurko Olaia Urrutia Opoca eta Irene Opoca Ugalde ere.

Malerrekako zortzi emakume aritu ziren lasterka: Zubietako Edurne Santesteban Santesteban, Maite Santesteban Santesteban, Marimar Vergara Miura eta Maider Izagirre Txoperena; Doneztebeko Axun Zabaleta Alduntzin eta Iturengo Maxi Gereka Amunarriz, Izaro Ariztegi Bereau, Eider Altxu Bereau.

Xaretatik, berriz, Senpereko Bernadet Magalie Magalie eta Magalie Nuget Nugetek izan ziren parte-hartzaile bakarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun