Bailarako ondare naturalari eman diote garrantzia, «gure herri eta mendien edertasun eta aberastasuna ezagutzeko modurik ederrena, osasuntsuena eta iraunkorrena, mendi eta herri ibilbideetan zehar oinez ibiltzea da, bizikleta hartu eta Bidasoko Bide Berdea ezagutzea, basoak lasterka zeharkatzea, hankak errekan sartzea edo mendi tontorretan arnasa sakon hartzea».
Uraren Bailarak
Uraren Bailarak, Baztan-Bidasoko 18 udalen proiektua da, elkarlanean oinarrituz, kalitatezko turismo jasangarria bultzatzea du helburu, Baztan-Bidasoa eskualdearen garapenean lagunduko duten proiektuak sustatuz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!