Iratxen jokatu den Nafarroako Kirol Jokoetako BTT modalitateko lehen proba puntuagarrian parte hartu dute Baztango eta Sunbillako gaztetxoek

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 1a, 09:31

Atzo, otsailak 29, BTT denboraldia eta modalitate honetako Nafarroako Kirol Jokoetako proba puntuagarriak hasi ziren Iratxen. Parte-hartzaileen artean zeuden Baztango eta Sunbillako hainbertze gaztetxo.

Iratxe kanpalekuan zuten hitzordua arratsaldeko 4etan. Banakako erlojuaren kontrako proba eta Lineako lasterketa.

Baztango eta Sunbillako gaztetxoek parte hartu dute Nafarroako Kirol Jokoetako Mendi Bizikletako V. Sarian, Iratxen.

Sunbillako Markel eta Aimar Agesta, Unax eta Ander Larraburu, Oihan eta Ander Apeztegia, eta Aitor Igoa. Eta Baztangoen artean Julen Valer, Oihan Salaberri, Asier Telletxea, Ander Telletxea, Aimar Etxaide, Iratxe Ibañez eta Saltokiko mallotarekin Oier Ibañez.

 

BTTko NKJen probak 4 kategoriatan daude banatuak: 

  • Mutikoak hasiberriak: 2010ean eta 2011n sortuak
  • Neskak hasiberriak: 2010ean eta 2011n sortuak
  • Mutikoak alebinak: 2008an eta 2009an sortuak
  • Neskak kimuak: 2008an eta 2009an sortuak
  • Haurrak mutilak: 2006an eta 2007an sortuak
  • Haurrak neskak: 2006an eta 2007an sortuak
  • Kadeteak mutilak: 2004an eta 2005ean sortuak
  • Kadeteak neskak: 2004an eta 2005ean sortuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun