Erremontearen Eguna ospatuko dute larunbatean Galarretan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 19:00
Urriza, Uterga eta Labaka saritu zituzten pasa den urteko Erremontearen Egunean

Galarretan Erremontearen Eguna ospatuko da etzi, larunbatarekin. Partidak, musika, kirola, luntxa... antolatu dituzte eta denboraldiko erremontista onenek urteko sariak jasoko dituzte. 16:00etan hasiko da festa eta sarrera dohainik izanen da.

Javier Urrizak jaso izan du azken urtetan erremontelari onenaren saria, baina aurten Endika Barrenetxearen izena ere bat baino gehiagok aipatu du sari nagusia eskuratzeko hautagai gisara.

Multzo bakoitzeko erremontelari onenak ere jasoko du garaikurra. Pasa den urtean, Xanti Uterga doneztebarrak eskuratu zuen A multzoko erremontelari onenaren saria eta Labakak B multzokoarena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun