Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko zortzi ikastaro eskainiko ditu eskualdean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 26a, 17:00

Ikastaroak dohainik izanen dira. Argazkia: Guaixe

Martxotik ekainera bitarte, Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 14 ikastaro emanen ditu dohainik; horietako zortzi eskualdean. Ogasunarekin lotutako tramiteak izanen dituzte hizpide Lesakan, Lekunberrin eta Elizondon eginen dituzten ikastaroetan eta bezeroaren arreta eta turismo-establezimenduen kudeaketaz ariko dira Donezteben.

Antolatu zure paperak Ogasunarekiko betebeharrak betetzeko eta Nola burutu nire izapideak Ogasunarekin linean ziurtagiri digitala erabiliz ikastaroak izanen dira eskainiko dituzten lehenbizikoak. Tutorial horiek elkarren osagarriak dira; beraz, Elkarteak prestakuntza-zentro bakoitzean jarraian ematea erabaki du.

Jarduerak Alkaiagako (Lesaka) zerbitzu-zentroan hasiko dituzte martxoaren 3an eta 5ean; Lekunberriko Plazaolaren geltoki zaharrean martxoaren 10ean eta 17an eta Elizondoko Arizkunenea kultur etxean maiatzaren 12an eta 19an.

Horiez gain, bezeroari arreta emateari eta turismo-establezimenduak kudeatzeari buruzko bi saio ere eginen dituzte, maiatzaren 14an eta 21ean Donezteben.

Ikastaroei buruzko argibide guztiak elkartearen web-orrialdean daude eskuragarri, www.cederna.eu helbidean. Informazio gehiago jasotzeko, Cederna Garalur Elkarteko enpresa-teknikari Oskia Lazkozekin jarri behar da harremanetan 619328264 telefono-zenbakira deituta, edo posta elektronikoz sakana.admon@cederna.es helbidera mezua bidalita.

Ikastaro eta lantegiak Nafar Lansare/Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (Nafarroa Ekintzaile Sarearen bidez), Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Banku Fundazioak (InnovaSocial programaren bidez) finantzatzen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun