Inauteriak direla-eta eskualdeko kirol talde aunitzek atsedena izanen dute asteburuan. Halere, ortzirale arratsean areto-futboleko derbia jokatuko dute Gure Txokoak eta Aurrerak ortzirale arratsean Berako Toki Ona kiroldegian. Futbolean, Baztan eta Beti Gazteko talde nagusiek eta Lesakako jubenilek bakarrik jokatuko dute. Eskubaloian, Errekak irabazi egin du asteazkenera aitzindutako partida eta neska infantilak bakarrik ariko dira. Saskibaloian bai, Toki Ona Bortziriakeko talde guztiek partidak izanen dituzte.
FUTBOLA
Nafarroako hirugarren mailan
- Baztan – CD Ardoi, ortziralean 20:15ean Elizondoko Giltxaurdin.
Gipuzkoako Ohorezko mailan
- Beti Gazte – Eibar Urko, larunbatean 17:30ean Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
- Beti Gazte – Billabona, larunbatean 15:00etan Lesakako Mastegin.
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
- Aurrera – Burlades, ostiralean 18:00etan Leitzako Arkiskilen, bertan behera utzitako partida jokatuko dute.
ARETO FUTBOLA
Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan
- Xuga Gure Txokoa – Aurrera derbia ortziralean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.
ESKUBALOIA
Gizonezko seniorrak txapeldunen fasean
- Erreka - BM Uharte (emaitza)
Infantil neskak kopan
- Lagunak – Erreka, larunbatean 10:00etan Barañainen.
- Lagunak B – Aurrera, larunbatean 12:00etan Barañaingo Lagunak elkartean.
- Baztango BKT B - Baztango BKT A asteazkenean jokatzeakoa (Emaitza)
SASKIBALOIA
Kadete neskak
- Toki Ona Bortziriak Z – Jesuitinas Pamplona, larunbatean 10:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.
- Toki Ona Bortziriak K – Liceo Monjardin Y, larunbatean 10:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.
Kadete mutikoak
- Toki Ona Bortziriak – CB Oncineda, larunbatean 10:40an Berako Toki Ona kiroldegian.
Aurreinfantil neskak
- Toki Ona Bortziriak – CB Peralta, Iruñean larunbatean 10:40an.
ERRUGBIA
Gizonezkoak, senior Euskal Herriko lehen mailan
Sarako Izarra RT – Durango Nissan Gaursa RT, larunbatean 16:00etan Sarako Animainean.
Gizonezkoak, senior Euskal Herriko bigarren mailan
BRT Menditarrak – Zornotzako URK, larunbatean 15:30ean Lekarozen.