Maika Ariztegik lortu du Urrezko Aizkorako finalerako azken txartela

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 17a, 18:00
OƱatiko saioan aritu ziren kirolariak. Aizkoran, Maika Ariztegik lortu zuen finalerako azken txartela, Itxaso Onsalori irabazita.

Itxaso Onsalori nagusitu zitzaion igandean Oñatin eta martxoaren 7an Azpeitian jokatuko den finalean izanen da, Nerea Sorondo eta Irati Astondoarekin batera

 

Emakumeen Banakako Urrezko Aizkorako sailkapen faseko azken jardunaldia jokatu zuten igandean Oñatin (Gipuzkoa). Maika Ariztegi iturendarraren eta Itxaso Onsalo aresaoarraren arteko lehian, iturendarra izan zen garaile, bere lana 5 minutu eta 10 segundotan  bukatuta eta aresoarrak minutu bat gehiago behar izan zuen. Horrela, Maika Ariztegi martxoaren 7ko finalean izanen da Azpeitian, Nerea Sorondo beratarraren eta Irati Astondoa bizkaitarrarekin batera.

23 urtez azpikoak eta harri-jasotzaileak

23 urte azpikoen kanporaketa ere jokatu zuten Oñatin. Suarri eta Gisasola sailkatu ziren (6:32). Ondoren, Basozelai eta Larrea III.a (7:04) eta hirugarren Espeleta eta Zabala (7:39). Azkenak Kañamares anaiak izan ziren (7:51), eta txapelketatik at gelditu dira.

Harri-jasotzen Urdax Magunazelaia izan zen garailea Oñatin, 4.225 kilo jaso zituen eta bere aurkariak 3.375 kilo. Horrela, finalerako sailkatu dira Xabier Peñagarikano (4.525 kilo), Urdax Magunazelaia (4.225) eta hirugarrena Aimar Galarraga (3.375).

Binakako urrezko aizkorako final nagusian Iker Vicente eta Jesus Mari Mujika, Ugaitz Mugertza II.a eta Julen Alberdi Txikia IV.a eta Mikel LarraÒaga eta Jon Rekondo leitzarra izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun