Baztan eta Malerreka aldean kontroladore lanetan aritzeko langile bat behar dute Aslanan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 11a, 15:00

Argazkia: Ataria

Baztan edo Malerreka aldean bizi direnendako egin dute lan eskaintza

 

Aslana Nafarroako ardi latxaren abeltzainen elkarteak nekazaritzako formakuntza duen teknikari aditua nahi du batez ere Baztan eta Malerreka aldean lanean aritzeko. Lau hilabete inguruko kontratua eskainiko dute eta interesatuek otsailaren 20a baino lehen bidali beharko dute curriculuma.

Nekazaritzako goi mailako zikloa edo prestakuntza profesionala izatea eskatu dute, baita euskaraz eta gaztelaniaz jakitea eta ofimatikako ezagutza izatea ere. Gidatzeko baimena eta autoa izatea ere ezinbertzekoa izanen da eta esnetako ardien sektorea ezagutzea baloratuko dutela jakinarazi dute.

Esnearen kontrola egiteaz gain, ardien identifikazio indibiduala eta intseminazio artifiziala egin beharko ditu. Lau hilabete inguruko kontratu mota eskaini dute, lanaldi osoan eta berehala hasteko. Interesatuek mlasarte@aslana.centroiza.com helbidera bidali beharko dute curriculuma, otsailaren 20a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun