Gaur goizean Goizuetan, Iturenen eta Almandoz aldean, erreketa kontrolatuak egiten ibili dira. Suhiltzaileek diotenez, erreketa kontrolatu hauekin hainbat helburu erdietsi nahi dituzte: alde batetik baserritarren interesekoa dena, larreak garbitzea eta birsortzea, eta bertze aldetik suhiltzaileen interesekoa dena, paisaia zaintzea eta mendiko sasitzen artean etenak sortzea.
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.