Urrezko Binakako Aizkora Txapelketan sailkapeneko azken jardunaldia jokatuko dute otsailaren 9an, igandean 12:00etan hasita Beasaingo Antzizar kiroldegian. Mikel Larrañaga eta Jon Rekondo leitzarra, Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren kontra ariko dira. Irabazleek martxoaren 7an Azpeitian jokatuko den finalerako txartela lortuko dute, dagoeneko sailkatuak dauden Mugertza II.a-Txikia IV.a eta Vicente-Mujikarekin batera.
Bortz modalitatetan ariko dira: erlojuaren kontra (45 ontzako bi enbor), zutik (54 ontzako enbor bat), abiadura neurtzeko proba (65 ontzako enborra), zutik eta etzanda (45 eta 54 ontzako enbor bana) eta lan erdira (54 ontzako lau eta 60ko bi).
Emakumezkoen banakako txapelketan Maika Ariztegi iturendarra eta Irati Astondoa zeanuritarra aruki dura. Bi jardunaldiren faltan Nerea Sorondo beratarrak dagoeneko lortua du finalerako txartela, 6 punturekin. Irati Astondoak 3 puntu eta Itsaso Onsalok 2 puntu dituzte, jardunaldi baten faltan eta Maika Ariztegik puntu bakarra dauka, baina bi jardunaldi falta ditu jokatzeko.
Urrezko Harri-jasotze Txapelketan, bertzetik, Jokin Eizmendi zarauztarra eta Aizarnazabalgo Xabier Peña ariko dira, 175 kiloko errektangularrarekin, 150 kiloko kubikoarekin, 125eko bolarekin, bakoitzean bi minutuko txandak eginez.