Nafarroako 0-3 plataformaren deiari erantzunez, haur eskolatako langileek orain arte hamabortzean behin Iruñean egin izan dituzte kontzentrazioak, Nafarroako Parlamentuaren aitzinean. Ortzegun honetatik, aitzinera, ordea, eskualdeko kontzentrazioak Iruñekoarekin txandakatuko dituzte. Hala, hilabetean behin euren aldarriak eskualdeka luzatzen hasiko dira, haur eskolak dauden herrietan.
Hamabortz egunen buruan Iruñeko elkarretaratzearekin bat eginen dute eta gero, eskualdeko hitzorduaren txanda izanen da. Elizondon, Lesakan, Beran eta Donezteben txandakatuz eginen dituzte eskualde mailako elkarretaratzeak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!