N-121-A errepidean hiru erreiko zatietan aurreratzeak noranzko bakarrera mugatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 4a, 09:00

Kontrako norazkoan aurreratzea galerazita dagoela nabarmentzeko, marra bikoitza pintatu dute lurrean.

Nafarroako Gobernuak joan den astean iragarri zuen ezbehar kopurua murrizteko helburuarekin, N-121-A errepidean hiru erreiko bide-tarteetan noranzko bakarrean aitzineratu ahal izateko neurria eta atzotik indarrean dago. 

Beraz, hiru erreieko tarte horietan, errei geldoa duen noranzkoan doanak bakarrik aurrera ditzake aitzinetik dituen ibilgailuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun