INTIAk eskaintzen duen ikastaroan hasiak dira eskualdeko abeltzain gazteak ere

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 1a, 12:00
Abeltzain izateko asmoz hemeretzi gazte hasi ziren ortziralean INTIAren ikastaroan, tartean eskualdeko lau.

Elkarte publikoak azken 25 urteetan eskaini dituen ikastaroetan 2.000 gazte aritu dira, nekazaritzan edo abelzaintzan hasteko asmoz

Aste honetan hasi dira gazteak nekazaritza eta abelzaintza munduan sartzeko INTIA elkarte publikoak eskainitako bi ikastaroak. Maiatzaren bukaera arte iraunen dute, eta INTIAk antolatu ditu gazte horiei argibideak emateko, bertzeak bertze, laneko arriskuen prebentzioan, ustiategiaren kontabilitatean, produktu fitosanitarioen manipulazioan, nekazaritzako enpresaren kudeaketa jasangarrian eta ustiategiaren kudeaketa eraginkorran.

Nekazaritzako ikastaroa asteazkenean hasi zen Erriberrin eta ez da inguruko gazterik. Etorkizuneko abelzaintzako profesionalei eskainitako ikastaroa berriz ilbeltzaren 31n hasi da Atarrabian, INTIAren egoitza nagusian eta hemeretzi gaztek eman dute izena, zazpi emakumek eta hamabi gizasemek. Horietatik lauTttipi-ttapak hartzen duen eremukoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun