Iratxe Kontsumitzaileen Elkartearen otsaileko eta martxoko hitzorduak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 2a, 12:00

Hainbat gairekin lotutako laguntza juridikoa eskaintzen du Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteak Elizondon, Beran, Lesakan, Leitzan eta Donezteben, hamabortzean behin. Kasu guztietan aitzinetik ordua hartu behar izaten da zerbitzua jasotzeko.

Bortzirietan kasuan, hilabeteko lehenbiziko ortziraletan Lesakan izaten dira. Hala, hurrengo hitzorduak otsailaren 7an eta martxoaren 6an zehaztu dituzte, 10:00etatik 14:00etara. Berara, berriz, ohi bezala, hirugarren ortziralean hurbilduko dira: otsailaren 21ean eta martxoaren 20an. Lesakan udaletxera (948 63 70 05) eta Beran 948 012 012 telefonora deitu behar izaten da hitzordua hartzeko.

Malerrekan ere otsaileko eta martxoko datak finkatuak dituzte. Otsailaren 7an eta 21ean eta martxoaren 6an eta 27an hurbilduko dira Malerrekako Mankomunitateak Donezteben duen egoitzara. Interesa dutenek Mankomunitatera (948 45 17 46) deitu beharko dute.

Baztanen ere hamabortzean behin eskaintzen dute zerbitzua, ortzegunetan. Aldi honetan, otsailaren 13an eta 27an eta martxoaren 12an eta 26an izanen dira eta ordua hartzeko udaletxera deitu beharko da (948 58 00 06).

Leitzako kasuan hilabetean bi asteazkenetan aritzen dira eta 012ra deituz zehazten dute hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun