Mendikatearen bi aldetako 60 erakunde baino gehiagok osatzen duten Pirinioak Bizirik Hezkuntza Sareak (www.repv.org) bultzatu du proiektu hau. Erakusketa eta proiektu hau aurkezteko bilerak deitu dituzte otsailaren 6an, ortzegun honetan 19:00etan Donezteben (Santa Luzia 5, behea) eta 19:30ean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Proiektu eta erakusketaren aurkezpenaz gain, jarduera osagarriak ere aurkeztuko dituzte eta erakusketa bisitatzeko eta parte hartzeko gonbidapena luzatuko dute eta antolakuntzarako eta koordinaziorako kontaktuak bilatuko dituzte gure inguruan ere.
Izen-ematea otsailaren 25a arte
Erakusketa ibiltariak biztanleria eta era guztietako jenderengana heldu nahi du, elkarte eta gizataldeei garrantzi berezia emanez, animazioko eta ingurumen-hezkuntza espezifikoa duen programa batekin, inguruko erakunde hauetara irekita dagoena, baita erakusketa pasatzen den lurraldera ere.
Erakusketan parte hartu edo antolaketan lagundu nahi duten erakunde, elkarte edo taldeek otsailaren 25a baino lehen bete behar dute izen-emate orria eta piribusbertiz@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dute. Fitxan, proposatzen diren aktibitatearen ezaugarriak zehaztu daitezke: data, iraupena, tokia… Eskaerak jaso ondoren, antolakuntza taldeak denak balioetsiko ditu eta bere helburuekin harreman gehien dutenak aukeratuko dituzte.