Umeen legez kanpoko trafikoari buruzko hitzaldia izanen dute asteazkenean Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 28a, 16:30

Egia argitu eta familiako kideak elkartzeko lanean ari diren elkarteek antolatu dute.

Adopzio irregularren, identitate faltsutzeen, behartutako bereizketen eta haurtxoen lapurreten ondorioz, hainbat familia dira. Isilarazten saiatu diren errealitatea da; familia askoren eguneroko borroka. Gai hauen inguruan ariko dira solasean Lekunberriko Udaletxeko bulegoetan, urtarrilaren 26an, 19:00etatik aurrera.

 

Amalur Nafarroa eta Infogenes Elkarteek eta Lekunberriko eta Larraungo Udalek antolatu dute hitzaldia. Estatu espainiarrean izan diren kasuak izanen dituzte hizpide eta haurtxoen trafikoaren biktimen egoerari buruzko txostena aurkeztuko dute. Frankismoan hasi eta 1990 urtera arteko kasuak aipatuz, lekukotasunak ere eskainiko dituzte; tartea, eskualdeko herritarrenak. DNA azterketek familiak elkartzea ahalbidetu dezaketenez, teknika honen inguruko informazioa ere emanen dute. Amalur Nafarroa elkartetik azaldu dutenez, «kaltetua izan edo ez, edozein pertsona garrantzitsua baita kasuak argitzeko».

Amalur Nafarroa Elkartea

Euren jatorria argitu, familiako kideren bat topatu... helburu desberdinak dituzte 2019an sortu zen Amalur Nafarroa Elkarteko kideek; baina funtsean «senideak berriz elkartu eta gertatutakoa argitu» nahi dute. Taldea irekia da eta bertako kide izan nahi dutenek asteazkeneko hitzaldian ere izanen dute informatzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun