Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak Erratzun eta Goizuetan jokatuko dituzte larunbatean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 29a, 06:47

Euskal Herriko Mus Txapelketaren baitan, hainbat kanporaketa jokatu dituzte dagoeneko eskualdean. Bertze bi eginen dituzte larunbatean: arratsaldean Goizuetako Umore Ona elkartean egin dute hitzordua eta arratsean Erratzuko ZubiPunta ostatuan.

Zazpi herrialdeetako muslariak biltzen dituen herriz herriko txapelketak aitzinera segitzen du. Azaroaz geroztik, hainbat kanporaketa egin dituzte herriz herri, eta otsailaren 29an Iruñean egitekoa den herrialde mailako finalaren atariko, gehiago jokatuko dira asteburuan. Ttipi-Ttapak hartzen duen eremuaren kasuan, larunbatean Goizuetako Umore Ona elkartean 16:00etan eta Erratzuko ZubiPunta ostatuan 22:00etan izanen dira kanporaketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun