Euskal Herriko Mus Txapelketaren barne, aste honetako kanporaketak Saran eta Arantzan jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 22a, 14:00

Asteburuan jokatu diren kanporaketen ondotik, aste honetan bi hitzordu zehaztu dituzte eskualdean: ortziralean Arantzako Ekaitza Elkartean jokatuko dute, 22:30ean hasita, eta larunbatean Sarako Pleka Trinketean egin dute hitzordua, 14:00etan.

Euskal Herriko Mus Txapelketaren aitzakian hainbat kanporaketa jokatzen ari dira eskualdean. Dagoeneko Lesakan, Sunbillan, Arraiozen, Ezkurran, Beran, Areson, Igantzin, Elizondon eta Donezteben arituak dira eta horietako batzuetan kanporaketa bat baino gehiago ere jokatu dituzte. Orain arte egin diren kanporaketen ondotik, otsailaren 29an Iruñean jokatuko den Nafarroa mailako finalerako sailkatu diren bikote gehienenen izenak zein izanen diren jakin du Ttipi-Ttapak.

  • Lesakako Arranon jokatutako kanporaketatik bi bikote sailkatu dira: Julio Anzizar eta Txiki Anzizar, eta Izaskun Martinez eta Xabi Iribarren.
  • Ezkurrako Barranka ostatuan jokatutako kanporaketatik bikote bakarra: Miguel Elizalde eta Cipriano Goñi.
  • Sunbillako Ulibeltzak elkartean jokatutako kanporaketatik bi bikote: Itxegi eta Jose Martin, eta Rakel eta Maxux.
  • Aresoko kanporaketatik bi bikote: Gorka Arraiago eta Imanol Baraibar, eta Mikel Eraso eta Bautista Eraso.
  • Arraiozko Zubiondon jokatutako kanporaketatik bi bikote: Ibon Lerga eta Mikel Garbalena, eta Edurne Santesteban eta Xabier Mihura.
  • Igantziko Biltoki elkartean egindako kanporaketatik bi bikote: Ramontxo eta Xeberino Retegi, eta Karlos Sein eta Imanol Retegi.
  • Elizondon, Amezti elkarteko kanporaketatik hiru bikote: Eki Etxandi eta Johan Molinuevo, Kotte Irungarai eta Iñaki Perez, eta Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea. Eta Intza ostatuko kanporaketatik bat: Beñardo Alunda eta Joselu Retegi.
  • Doneztebeko Amezti ostatuan egindako kanporaketatik bikote bat: Tomas Uterga eta Karmelo Rekarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun