Antolatzeko eta borrokatzeko modu berri bat sortzeko prozesua aurkeztu dute ikasleek

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 21a, 10:30

Gora ikasleon borroka! lelopean azken hilabeteotan lanean ibili diren hainbat ikaslek Kargatzen izenarekin «antolatzeko eta borrokatzeko modu berri bat ekarriko duen eragile bat sortzera» doazela iragarri dute asteburuan Donostian egin dute agerraldian. Aurkezpenean eskualdeko ikasleek ere parte hartu dute.

«Pilak kargatzeko» beharra badela ikusita, «horretarako tresna berriak sortzeko unea» dela adierazi dute ikasleek. Urriaren 12an egindako aurkezpenaren eta azaroaren 28an euskal hezkuntza sistema propioaren alde egindako ikasle grebaren ondotik, «hezkuntza sitema propio eta askatzailea lortzeko» lanean segituko dutela azaldu dute eta horretarako «ezinbertzekotzat» jo dute eragile bat sortzea. Hala, «antolakuntza forma berri horri hasiera emanen dion fase berri bat irekitzea» erabaki dute. Horretarako sortu dute Kargatzen izeneko prozesua. Liburuxka baten bitartez prozesua ikastetxez ikastetxe zabalduko dute. «Ahalik eta ikasle gehienen ekarpenak jasoz, gure hezkuntza ereduaren alde borrokatuko den ikasle eragile berria eratuko dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun