Ttipi-Ttapak hartzen duen eremuko 27 udalerrietatik 16tan urritu da bizilagunen kopurua eta batzuetan nabarmen gainera. Ezkurra, Arano, Oiz eta Beintza-Labaiengo kasuak dira aipagarrienak: %13,61, %13,43, %13,42 eta %13,04 egin dute beheiti hurrenez hurren duela hamar urtetik honat. Bide bera hartua dute Goizuetak (%9,74) Eratsunek (%8,48), Arantzak (%6,86), Urdazubik (%5,16), Bertizaranak (%5,12), Baztanek (%4,31), Urrozek (%4,19), Zubietak (%3,81), Lesakak (%2,39), Elgorriagak (%1,79), Etxalarrek (%1,22), Aresok (%0,72) eta Leitzak (%0,24).
Donamariako kasuan, 2009an 433 bizilagun zituen erroldatuak eta 2019 ere kopuru berbera du.
Bizilagun kopuruan goiti egin dute gainerako 10 herrien artean Senpere eta Sara dira gehien nabarmentzen direnak, %11,67 eta %10,89 emendatu baitute populazioa hurrenez hurren. Ondotik daude Doneztebe (%4,80), Ituren (%2,82), Saldias (%2,52), Igantzi (%1,59), Sunbilla (%1,35), Bera (%1,22) eta Zugarramurdi (%0,46).