Giltxaurdi berrituaren inaugurazioaren ondotik galdu egin zuen Baztan futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko urt. 20a, 08:30
Elizondoko Gitxaurdi futbol zelai berrituaren inaugurazioa egin zuten larunbatean, Aurresku eta guzti. Baztan futbol talde nagusiak galdu egin zuen ondotik. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Gure Txokoak bakarrik lortu du garaipena futbol talde nagusien artean

 

Zenbait astez bertan partidak jokatu badituzte ere, larunbat honetan egin dute Giltxaurdi futbol zelai berrituaren inaugurazioa. Horrek ez zion garaipenerako bidea ireki, ordea, Baztan futbol talde nagusiari, galdu egin baitzuen ondotik. Orokorrean asteburu kaxkarra izan da eskualdeko futbol taldeentzat. Baztango mutilek ez ezik, Beti Gaztek eta Doneztebe Bk ere galdu egin baitute. Doneztebek, Aurrerak eta Baztan eta Beti Gazteko neskek berdindu egin dute eta Gure Txokoak bakarrik lortu du garaipena. Eskubaloian, aldiz, irabazi egin dute Errekak eta BKTk eta areto-futbolean, Aurrerak irabazi, baina Gure Txokoak galdu.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Baztan 1 (Javier Urrutia) – CD Subiza Cendea de Galar 4

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Hernani 3 - Beti Gazte 2 (Oier Iantzi eta Ander Ordoki)

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa 2 (Mikel Esnaola eta Ruben Pedrosa) – Oiartzun 1

Nafarroako Preferenten

  • CD San Miguel 1 – Doneztebe 1 (Borja Arregi)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B 0 – CD Zizur 3
  • Aurrera 0 – CD Salesianos 0

Nafarroako emakumezkoen ligan

  • Mulier FCN B 1 - CD Baztan 1 (Nerea Salaburu)

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan igoera faseko lehen partidan

  • Beti Gazte 1 (Idoia Garde) -  Eibar 1

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Vasconia 2 - Beti Gazte 3 (Jon Zabalak 2 eta Unai Arburua)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • Martutene A 2 - Gure Txokoa 1 (Xiker Lizardi)

Nafarroako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • Rotxapea CD 4 – Doneztebe 4 (Aimar Sarrateak 2, Enaitz Iriarte eta Enaitz Arozena)

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

  • CDF Itaroa Huarte 2 – Baztan 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

  • Gure Txokoa 9 (Kenai Garcia 2, Unai Garro 2, Enaitz Portu 2, Adur Huizi, Ivan Nuñez eta Beñat Irazoki) - Trintxerpe B 0
  • Beti Gazte 10 (Asier Tabernak 6, Miguel Ubiria, Aitor Pagadizabal, Eñaut Laka eta Julen Urdangarin) – Beti Ona 1

Nafarroako kadeteen lehen mailan

  • CA Osasuna 10 - CD Baztan 0

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Inter de Pamplona 4 - Doneztebe A 3 (Mikel Babaze ,David Mitxeo eta Unai Montiel)
  • Doneztebe B 0 – SD Alsasua A 4 Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Aurrera – UCD Burlades A, bertan behera.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Beti Gazte 6 – Behobia 1
  • Mariño 3 - Gure Txokoa 1 (Beraien atean)

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Baztan 5 – UCD Burlades 1

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • Doneztebe 2 (Uxue Santesteban eta Zaira Bendoiro) – Gazte Berriak Antsoain 4
  • Berriozar B 0 - CD Baztan B 2

Futbol-8, neska alebin-infantilak

  • UCD Burlades 4 - Beti Gazte 0
  • Baztan 2 – CD Peña Azagresa 7

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

  • Aurrera 2 – Gaintxu 1
  • Xuga Gure Txokoa 0 – Lauburu Berazubi fisioterapia 5

Nafarroako mutiko infantilak

  • CFS Ribera de Navarra 9 - Aurrera A 0
  • Aurrera B 3 – CD Burlata Futbol Eskola 5

Nafarroako mutiko alebinak

  • CD El Redin C 9 – Aurrera 2

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak Nafarroako ligan

  • Erreka 43 – Lizarreria 19

Emakume seniorrak ligan

  • Baztango BKT 33 – BM Ardoi 23

Neska jubenilak

  • Gurpea Beti Onak B 36 - Baztango BKT 18

Kadete neskak

  • Erreka atsedena.
  • GDM La Merced B 13 - Baztango BKT 25

Kadete mutilak

  • Txantrea 37 – Erreka 33

Infantil neskak kopan

  • Erreka – Noain
  • Malkaitz B 18 - Baztango BKT A 29
  • Baztango BKT B 11 – Malkaitz C 30

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

  • Toki Ona Bortziriak Z atsedena.
  • Noain blanco 30 - Toki Ona Bortziriak K 47

Kadete mutikoak

  • CBask 78 - Toki Ona Bortziriak 28

Aurreinfantil neskak

  • Toki Ona Bortziriak atsedena.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko lehen mailan

  • Sarako Izarra RT 26 – Domiberia RC Rioja 3

Sub-18

  • Eibar Avia RT, 5 - Txingudi BRT Menditarrak, 85

Sub-16

  • Hernani Atletico San Sebastian, 55 - Txingudi BRT Menditarrak, 12

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun