Euskal Herriko Mus Txapelketako sei kanporaketa jokatuko dituzte asteburuan eskualdean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 17a, 16:00

Euskal Herriko Mus Txapelketaren barrenean, dagoeneko Donezteben, Arraiozen, Leitzan, Igantzin edo Elizondon jokatu dituzten kanporaketen zerrendari bertze sei gehituko dizkiote ortziraletik igandera. Ortziralean Lesakan eta Sunbillan jokatuko dituzte, larunbatean Leitzan, Arraiozen eta Ezkurran eta igandean Beran.

Urtarrilak 17, ortziralea

  • Sunbillako Ulibeltza elkartean, 21:00etan.
  • Lesakako Arranon, 23:00etan.

Urtarrilak 18, larunbata

  • Leitzako Peritza ostatuan, 16:00etan. Abenduaz geroztik hiru kanporaketa jokatu dituzte Leitzan: Landaberrin, Iruson eta Torrean. Larunbatekoa Leitzako laugarrena izanen da.
  • Ezkurrako Barranka ostatuan, 17:00etan. Irabazleek otsailaren 29an Iruñean jokatuko den Nafarroa mailako finalerako txartela eskuratuko dute. Ezkurrako saioan ere sariak banatuko dituzte. Lehenbiziko bikote sarituak bi afari eskuratuko ditu Barranka ostatuan eta bigarrenak bi txuleta eta bi botila ardo.
  • Arraiozko Arizti elkartean, 21:30ean. Abenduan bertze kanporaketa bat jokatu zuten Arraiozen, Zubiondo ostatuan. Handik Ibon Lerga eta Mikel Garbalena eta Edurne Santesteban eta Xabier Mihura bikoteak sailkatu ziren Nafarroako finalerako.

Urtarrilak 19, igandea

  • Berako Kataku ostatuan, 17:00etan.

Ondoko asteetan gehiago

Oraingoz, bertze bi hitzordu zehaztu dituzte Euskal Herriko Mus Txapelketaren baitan. Urtarrilaren 25ean Sarako Pleka Trinketean jokatuko dute mus txapelketako kanporaketa, 14:00etan. Izen-ematea 559 54 22 06 telefonora deituta egin beharko da. Otsailaren 1ean, berriz, Erratzuko ZubiPuntan eginen dute, 22:00etan.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun