Harri-jasotze txapelketa ere jokatuko da Iñigo Eizagirre Eiza eta Xabier Peñagarikanoren artean.
Urrezko Aizkolarien bigarren jardunaldia ere igandean izanen da, Iraetan (Gipuzkoa), 18.00etan. Iker Vicente eta Jesus Mari Mujika, Mikel Larrañaga eta Jon Rekondo leitzarraren kontra ariko dira.
Harri-jasotzaileentzat Errota Harria jasotzeko Txapelketa izango da. Xabier Peña, Mikel Lopetegi Urra, Jagoba Otaegi, Beñat Telleria, Inhar Urruzuno eta Jon Gisasola Zelai V.a arituko dira.