Paris 365 jantoki solidarioa ez dute itxiko

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 18a, 11:00

Sofía Antón eta Patxi Lasa Paris 365 jantoki solidarioko ordezkariak

Paris 365 jantoki solidarioak ez ditu ateak itxiko. Azken diru-bilketa kanpaina solidarioan 100.000 euro lortzea jarri zuten helburu, egoera kritikoan utzi zituen dohaintzak etengabe erori ondotik, eta, Patxi Lasa fundazioko presidentearen arabera, helburua beteko du.

Patxi Lasa Gizakia Herritar/Paris 365 Fundazioko presidenteak azaldu zuenez, «Funtsezko bultzada norbanakoen eskutik etorri da, 3 eurotik 3.000 eurora arteko dohaintzak egin dituzten pertsonen sakeletatik».

Pasa den abenduan, Patxi Lasak Fundazioaren egoera «delikatua» zela azaldu zuen. Zehazki, 2019ko irailaren 30ean 67.000 euroko galera metatua zutela adierazi zuen eta, hortaz, «abendutik urtarrilera bitartean 100.000 euroko ezohiko diru-sarrerak ez baditugu lortzen, ez dugu altxortegi gaitasunik izanen 2020ko otsailetik aitzinera jantoki solidarioak dituen gastu finkoak ordaintzeko». Era berean, «enpresen eta partikularren donazioen jaitsierak eta finantza erakunde eta erakunde publikoen deialdi ezberdinetan lortutako diru sarreren izozteak edo jaitsierak» eragindako egoera zela nabarmendu zuen Lasak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun